Gaurko argazkiak

Eguneroko gauza arruntena orain (baina ez etorri nintzenien) da autoak aparkatzeko lekua. Badakigu Japonia jendez gainezka dago eta ez daukatela leku gehiegi tontokerixetan ibiltzeko, eta horregaitik asmatu dute aparkatzeko igogailu berezi bat. Nire ustez kriston inbentoa da asko erabiltzen da emendik eta ez dakit zergaitik ez dago andiokan geure lurraldetan. Baten batek interesatuta egoten ba dago exportazioa egiteko….pozez lagunduko nuke, baina konturatu nire lanerako tarifa 20% dela!!!

Eta emen beste argazki bitxi bat: Asakusan dagoen dorre bitxi batzuk. Japoneko jendea diodenez Asahi’koek (Garagardoren enpresa batek) eraiki zuten Garagardoren pitxar baten irudia edo errepresentazioa egiteko. Imaginazio pixka batekin aparra ikus dezakegu…..beno, askorekin!!! Nola ez, Japoniarrak arin aldatu dabe bere izena eta orain “Kakaren pitxarra” deitten dute….zergaitik izango da???

 

 

Mapan kokapena ikusteko klikeatu  linkean:

Asakusa’ren dorre bitxiak map – Tagzania

11 Erantzun

  1. Aupa lekesan!! Lehenik eta behin zu zoriondu, zure blog zoragarri honengaitik, beti sentitu izan dut mirespena japoniarrengatik eta hara joateko gogo izugarriak ditut.

    Zure blog honi esker gauza mordoa ikasten ari naiz. Enekien hain xenofoboak zirenik, hori etzait batere gustatu, halandebe beraien perseberantzia, innobatzeko gogoak, antolaketarako tekniken garapenak, … eredu dira niretzat (Informazioaren Teknologiaren Munduan dihardut, etengabe aldatzen eta etengabe eguneratzen dagoen sektorea).

    Besterik gabe

    Agur eta animo!!

  2. Bueno, Donostialdean gutxi falta zaigu halako aparkalekuak jartzeko, igual horrela lekuren bat aurkituko genuke 😉

  3. Eskerrikasko Durangarra!!! 😉

    Aingeru…aberasteko ametza kendu didazu…

  4. Iepa!!

    Egia esan, enaiz Durangarra baizik eta Durangaldean dagoen herri txiki batekoa.

    Agur

  5. kontxo….neu bezalaze!!! 8)

  6. Bueno oraindik denbora dakazu ekartzeko jeje

    Giputz bakarra al naiz hemendik ala? 😛

  7. De dios!! ezin leike, zeu be durangaldekue? Neu berrizkue naz, kar kar kar.

    Bizkaittar bakotzeko, 0`57 Gipuzkoar (I´m not so sure) dagoz, beraz gitxienez 2 bizkaittar egonda –> 2×0`57=1`49 gipuzkoar egon biherko litzatekez.

    Segi ondo.

  8. Parking hoik zinez onak die! Huntsa izanen zen Larrunen ematea, udan datozen turistekilan aspertuak ge!

  9. larrepetit, kontutan eukiozu baina, parking hori etxe batentzako dela bakarrik eta emengo inguruetan milla autoarentzako baino gehiago sartzeko ikusita daukatela!!! Horrek bai ona turistentzako arazo hori konpontzeko!!!!
    posteatuko diat ba holako bat ikusterakoan….ia zer iruditzen duzun.
    Ah!! ta mila ezker bizitatzeagaitik!!

  10. Bainan eskerrak nik eman behar dauzkizut eta! 😉
    Denbora bat da Japoniaz interesatua naizela bainan ez nuen atxematen Japoniarat jin zen nihor! Pentsa nolako poza sentitu nuen BERRIAn zure berri ukan nuenean! Orai bederen badut bertako baten iritzia!
    Au fait galdegin nahi nautzun, posible dea artikulu gehio ematea eskuaraz? Etzaitut kakinarazi nahi bainan espainolez ez niz sobera huntsa mintzazen eta… barka!
    Kasu Japonia! Urte batzuren burian ni gaki niz eta harat!

  11. Ez dago inongo arazorik larrepetit emendik aurrera gehio!!!! 8)

Leave a reply to Larrepetit Utzi erantzuna