ごはん/ Gohan – Arroza

Ederra gaur!!! Ahuxe dut berue gizonok!! Ez dakit berue edo hezetasun denik baina gaur hilda nengoen. 34 gradu eta % 72 hezetazuna. Jode txo…eta hasi be ez dugu ehin.

Beno gaur arrozari buruz egingo dut berba pixka bat. Bai, jende asko dakit emengo lurraldetan Arroza hango lurraldeko ogia dela. Eta parekotasunak benetakoak dira gainera. Adibidez emen “janariari” gohan deitzen zaio…baina ez arroza esanahiekin baina janariak bezalaxe…pluralean. Geuk be holako gauzak ditugu geure “historian” ezta? Geure eguneroko ogia…..ez da ogia baina Janaria…orokorrean. konturatu ordun zelako inportantzia……. Gero be diferentziatzen dute arroza kozinatuta eta egin barik dagoena. Bata Gohan (o’ Gohan partikuakin…errespetua erakusteko) kozinatuta, eta besteari come edo o’come deitzen zaio. Gero be Historialki, jauntxoari eta samurairi ordaintzen zuten arrozakin (bushel- 50kiloko saku bat…bushel hori Ingelesaz dago…ez dakit nola ezaten den beste izkuntzetan….sorry!). Eta Jauntxo aberatzanak errez 1000 bushel baino gehiago euki zituzten urtero. Japoniaren arroza nahiko gozua dago, baina uste dut ez naizena pertson aproposena hori ezateko zeren nire adimena arrozakin ez doia oso urrun…..esne arrozakin zan gauza bakarra…zeren paella horrek…..badakizuek. Baina zera, ezkondu eta gero ezagutu nuen arrozaren benetako zapore….kalitate desberdinak….eta nola prestau!!!! Ezkondu behar horretarako…Jesus, Maritxu…eta Josetxu!!! Ba bai gizonok…GARBITU EGIN BEHAR DA!!!! Eta behin bat baino gehio gainera!!! Beno, orain emen nahiko erraza da arroza egitea zeren badaukate holako makinak 20 minututan prestatzeko…baina zaiena kazolakin egitea da. Eta gaur….gaur bakarrik eta zuentzako…emen jarriko ditut nola egiten den arroza kazolakin. Ez dut idatziko, ez…bideoa jarriko dut eta ia ondo irtetzen den. Ezango didazuek zelako zapore fina irtetzen den. Eta ez, ez eman eskerrak..ez dut merezi….baina hori bai….ia ulertzen dituzuek bideoa zeren kamarakin ez naiz Tarantino.

Ala…que aprobetxe como si fuera letxe…edo emen ezaten dabe bezalaxe.. O gohan o mooshukoshi kudasai onegai shimasu…arroza gehio mesedez :

Natto -なっと-

Niri Japoniako platelak eta janariak asko gustatzen zait. Gehienak itsasotik datozte, eta hortik be beste platelak aurkitu dezakegu balea, marmoki (honek ez da hain gozoa, baina nahiko arrunta da aurkitzea entsaladetan) tortoka…eta abar. Baina ba dago platel tipiko bat beti agertzen dena japoniar batekin berba egiterakoan eta gutxi gora behera pasaporte bezala erabiltzen duena jakiteko nola dagoen kanpotarraren kulturaren asimilazioa : NATTO’a gustatzen ba zaizu, ia ia Japoniarra zara dagoeneko, eta ez ba zaizu gustatzen…normala da…kanpotarra zarenez…. Natto’a soja’ren babakin dago eginda baina prozesu desberdina batekin…fermentauta dauden babakin…. eta horrez gain arrautzaren gorrinekin, sake pixkanakin eta moztazakin. Zaporea nahiko gogorra da eta gainera kriston usain eskasa arraroa botatzen da. Baina hi, zera, kanpotar askori asko gustatzen zaio….eta platel honekin gauza bat argi dago…edo zeure gustukoa da…edo guztiz gorrotatzen duzu. Ez dago puntu mediorik:

Sakura lorearekin Sakea

Badator udaberrixe eta Japoniarrak betiko moduen bere kixkarekin asmatu dute gereziondoren lorakin Sake egitea.

Udaberriren lorea: Sakura…gereziondoren lorea. Ez dakit pa, politak dira bai…baina niretzako fruituak obetotsuagoak daude!!! Arraroa da baina…emen gereziondoak lorak bakarrik amaten dute eta ez fruituak.

Porruak Japonian???

Ez…Negi deitten dira….eta porruaren senitartekoak dira. Porru patatak eta porru makailuaz egiteko berdin berdinak dira saporez eta nahiko merke aurkitu dezakezuek(badakizuek…..pobrearen salda).

 

Balearen okela

Balearen okela nahiko ospetsua da Japongo jende artean. Gainera nahiko garestia da eta fresko izan behar da jateko zeren normalean gordin jaten bai dute. Etorri baino lehen ona, ez nuen inoiz baleararen okela jan….eta balearen hilketari buruz, jende gehiena bezalaze, kontra nengoen. Ta ez zazuek pentsatu ideiaz aldatu naizela, ez, baina zera….guk Euskaldunok ahinbeste baleak hil eta gero, eta zenbat balearen espezie lagundu diegu desagertzen……Baina zera….zaporea kristona da!!!

Japoniako janariak eta platel tipikoak

Japoniako janariak oso famatuak dira eta desberdintasunaz beterik. Oso goxoak dira benetan eta diversifikatuak…baina euskaldunentzako on egi al dirak? Badakizuek, geuri kalitatea guztazen zaigu…..baina kantidadea be garrantsitsua da. Hori da nere beldur bat errestaurente batera joaten naizenean. Txo, kantidadea…..Eskerrak emen gehienetan platelak txikiak izan arren…kantidadea be agertzen den. Beratu bestelan zenbat platel afaldu ta gero errestaurante batean:

Japoniako sukaldaritza eta janariak nahiko famatuak dira mundu osoan. Sushi -arrain gordina arrozakin eta gehienetan itxasbelarrakin-, Sashimi -arrain gordina bakarrik platel batean, Onigiri -arrozako bola bat eta barruan arrainakin edo arrain arraultzakin eta itxasbelarrakin…..eskolako mutil gustientzako janaria-, Tofu – Sojaren beste deribatu bat, ta ia platel guztietan agertzen duena-, eta ahinbat eta ahinbat platel desberdin gehiago. Baina emen egoten zarenien bizitzen konturatzen zara janariak eta platelak aldatzen direla urtaroakin. Adibidez, udan agertzen da asko sushi ta sashimi eta udako arrainak, gehienetan atuna oso preziatuta bere okel gorrixagaitik eta batzutan ooosssooo garestixa. Gero irailetik aurrera aingirak agertzen dira anitz menu guztietan. Eta orain neguetan beste platel bereziak eta ez ahin ezagunak agertzen dira menuan. Horietatik nire faboritua Shabu-Shabua da, zeren sopakin agertzen da eta kriston sapore ona eta gehinetan desberdina izaten delako.
Beste platel tipikua neguan eta gaur afaldu dudala Yaky-niku da. Gehienetan neguko platelak ez dira berdinak leku guztietan nahiz eta era berdineaz preparatuak izanen dira. Batzutan okelekin agertzen dira eta beste batzuekin arrainakin edo itzaskiaz. Eta gaur, nere gozamenerako…okelakin izan da. Erakutsi nahi dut platel hau zeren oso erreza da prestatzeko, eta erakusteko platel egiteko maite minduta nauten makina txundigarri ta erabilgarri horrek.

Emen daukazuek makina hori eta Yaki-Nikuren osagai nagusiak. Makina ona da zeren oso erosoa da eta erabilgarria. Gasa-kin ibiltzen da eta gas botilla oso txikia da. Asmakizuna galanta. Beno ba, osagai nagusiak platela prestatzeko: piperrak, tofu, okela (bildotsena ta behiena), onndoak ta perretxiko txinatarrak, porruak, azenarioak ta tipula. Gero saltza bat sojarekin eginda ta listo!! Makina hori piztu, berotzen denean ipini bilgor pixka bat…ta listo, poliki poliki hasi janaria makinean ipintzen.

Hauxe da makina ta osagai nagusiak:

Eta ona emen platela egin ta gero. Ez da nabaritzen oso gozua denik…baina…huuumm, galdetu ahal duzunean behintzat probatzeko.

Eta azkenik, emen daukazuek bideo txiki bat animatzeko eta ikuzteko ez dela ahin zaia preparatzeko: