Shinto erritualakin Eskontza

Ona emen Shinto baten ezkontza baten argazki batzuk (sortea euki nintzen eta bertan arrapatu nituen Ezkontza bat). Gainera gaur egun oso zaia da Shinto estiloko ezkontzak ikustea zeren Japonesen artean Kristauren elizako errituekin ezkontzea modan jarri dau (badakizuek, andrak zuriz jantzita eta abar). Honez gain, nahiko barregarria da lanerako egunkarixetan “katoliko ezkontzarako apaizak” behar dabela iragarpenak ikustea zergaitik nahi dabela bakarrik da apaiz bezalaxe teatro egiteko batenbat .

Ona emen Andra elizkizunen momentu batean:

Shinto erritualakin ezkontza

Ona emen Gizona:

Shinto erritualakin ezkontza

Eta ezkondu ta gero:

Shinto erritualakin ezkontza

Kamakura

Asteburu honetan Kamakura-n egon gara, eta leku ederra da benetan. Tokyo-ren onduan dago, Yokohama bidetik apurtxo bat urrunago (ordu bat inguru trenakin), baina  merezi dut bisitatzia zeren herri xarmanta da eta nahiko ondo zainduta dago. Kamakura izan zan Japoniaren Iri nagusiena kamakura Aroan (1200 inguruan, 1333 urte arte, Japoniako gerla zibilak hasi baino lehen eta Samurai ospetzuak jaio ziren aro berdinean), eta bertan aurkitu dezakezue Shinto tenplu famatu bat – Tsurugaoka Hachimangu –鶴ヶ丘八万具, 1063 urtean eraikita eta debozinu eta zaletasun ahundikoa. Minamotoren familia eta euren bandoaren jaingoiko patroi ohi zan (1200-en urtearen inguruan) eta Samuraiena orokorrean ere bai. Gaur egun, Shinto erlijioen daukaten Japonesak araino joaten dabe bere gauzak bedeinkatzeko (autoak, animaliek eta edozein tresneriak) eta gauzak eskatzeko (azterketak aprobau adibidez) eta Shinto erritualakin ezkontzeko.

Emen daukazuek tenpluaren sarrera, Shinto-ren estiloaz noski:

Kamakura

Hona emen tenplua urrunetik ikusita:

Kamakura-ko tenplua

Eta emen hurbilagotik ikusuta:

Kamakura-ko tenplua hurbiletik ikusita

Kamakura oso famatua da ere bai bere Buda erraldoigaiitk turistentzako. Hamahiru metro dauzkat, burdinoriz dago eginda eta Japoneseko bigarrena da altueraz, Nara dagoen Buda erraldoi atzetik.

Kamaku-raren Buda erraldoiaEmen ikusi dezakezuek bere Tamaino erraldoia:

Kamaku-raren Buda erraldoia

Kamakura-raino bertaratzeko gainera oso erreza da zeren ez duzue antolatu behar gauza haundirik.. Artu behar duzuek Tokyo-n dagoen Shibuya-ren trenen geltokia -Shonan Shinjuku Line deituta- eta bertatik (tokyo-tik), Kamakura-raino arte.

Berriro emen!!!

Borroketan egon naiz  blogaren funtzionamendurekin….eta IRABAZI  DUT!!!

boroketan blogarekin

Azkenean lortu dut blogaren kapazitatea haunditzea, eta berriro posteatzeko prest naukazue. Milla ezker baina Ieme-ri AKA ::.:, eta FoRTu-ri bere kalitatezko laguntzagaitik!!!

Milla ezker!!

Ezagutzen ba gara tragotxo bat eukiko duzuek nire kontu!!! 

Pazientzia

Kaixo guztioi eta milla ezker jarraitzeagaitik. Posta hau da esateko ez nagoela oso pozik nire trebetasunaz Bloga-rekin. Nahi dudana da argazkien neurri ahundixekin posteatzea, eta argazki on bat ikusten ba duzuek, klikeatu…eta voila…bertan agertzea tamaino ederrekin eta nahi duzuentzarako erabiltzerako prest. Baina zera…betiko kontua agertzen da….ikasten eta berria naizela, TXO!!!….. eta ez daukadala memoria gehiagorik argazkixak kolgatzeko blog-ean.  Egia esanez gero bai direla resoluzio ahundikoa ( 1.86 MB-koak) . Ematen ba nauzue denbora pixka bat konponduko diat. Edo bestelan, badakizuek, emen naukazuek zure laguntza ezkeintzeko

pazientzia

Tokyo-ren Basafauna…(2)

Eta nola ez,  aurkezten azten ba gara tokyo-ren basafauna zergaitik ez dugu dagoeneko ezagutzen kalean topauko dugun egunero jende guztia? Jakin behar duzuek baina, emen Japonian jantziak oso garrantzitsuak direla.Bai, bai, badakit….mundu guztietan ere bai, noski…..baina hau ez da berdina. Jende guztia “bateratasunean” eta “arruntasunean” mugitu behar dira iritarren berdintasuna mantentzeko. Eta hori zer ezan nahi dut? Ba iritar guztiok “uniformatuta” izan behar direla. Eta horregaitik topatzen duzue eskolako mutil ta neskak jantzi berberakin, militar estiloaz jantzita…edota ofizinetan dabilen lanean jendea janzki ta gorbatakin berdin berdina jantzita….iri arrunta bihurtzen. Baina ezkerrak Irla honeko jendea arau horrek apurtzen dira. Gazteak bere jasteraz eta “klan-eko” jantzi probokatzailekin ( Cosplay, Lolita, Gothic, Ganguro ta abar), familia guztia kimono edo yukatakin (udarako kimonoa), monje sintoistak edota budistak bere arropa klasikoekin….. Eskerrak politikariak ez dutela andiokan gelditu libertate hau…..

Neska batzuk Yukata-kin (Udarako Kimonoa)

“Ganguro” Batzuk

Turistentzako Orgaren gidaria

Gazte “modernu” batzuk kalean

Tokyo-ren Basafauna…(1)

Gaur ez nekien zeri buruz idatzi. Pentsatu nuena zan ahinbeste denbora izan naizelako irla honetan…dagoeneko ia gauzak guztiak arruntak bihurtu direla neretako. Baina ez. Nahikoa da bueltatxo txiki bat emotea berriro esnatzeko. Negua eta normalean egunak hotz izan arren, gaur kriston eguna ehin da, eta horregaitik joan naiz Sensojii-ri (線素地意) . Sensojii tenplo famatu bat da eta Tokyo-ren erdian dago. Horregaitk normalki, Tokyo-ren jende gazte eta”apain” edo “dotorena” bertara hurbiltzen da. Bertan ikusi dezakezuek gauzarik ederrena, itxusiena,  xarmantagarriena edo arruntena. Hitz gutxiekin errez esan dezakegu bertan topatu dezakezula Japoniaren mikrokosmos bat edota Tokyo-ren basafauna!!!

Cosplay edo aro berriko Maiko bat Sensojii Tenpluaren ondoan

Hizkuntza

Nahi ba duzuek Japoniara etortzea turismo egitera edo, ez duzue eukiko arazorik hizkuntzakin zeren “normalean” jendea Ingelesa erabiltzen da denda aundixenetan. Hau ez dut esan nahi jende gehiena Ingelesa dakitela, baina erosketarako eta turisten dendetan erabiltzen duen hizkuntza gehienetan Inglesa dela baizik. Baina, esan beharrik ez dago, Japonesaren hizkuntza ikasten ba duzuek (Pizkatxo bat al menos, agurtzeko, galdetzeko eta holakorik), hobeto egongo zaie emengo inguruetan eta Japonesaren aurrean. Baten bat ausarta bada, emen jarriko dut oinarrizkoena asteko.Jakidunak esaten dabe Japonesen hizkuntza munduko zaiena dela (nik neu ez dut uste hori, zeren euskaldunentzako ahoskatzea ez dauka inongo problemarik…berdin berdina da eta…., baina beno). Eta horren arrazoi nagusienaritako bat da beraien idazteko sistema bereziagaitik.Sistema horren gakoa bare banaketa da. Zer esan nahi dudan?  Ba ikusi: Geure hizkuntzaren idazteko era bat bakarra da, – a, b, d, e…..ta abar…- baina beraien gaurko hizkuntzaren idazteko modua lau zatietan banatzen da. Bat ikur edo sinbolo motakua : Kanji 漢字 ; bi silabikoak : Hiragana 平仮名 eta Katakana片仮名 , eta azkenik geure alpabetoa ere bai erabiltzen dute, Romaji ローマ字, ezagutzen edo deitzen dabe modu bezalaxe. 

Kanji 漢字. Kanji-ak dira Japonesaz idazteko basea eta garrantzitsuenak. Chinatik dator, adiera eta ahoskatze bat baino gehiago dituzte sinboloak dira, eta bateratu dezakete euren artean beste adierak eta ahoskatzeak lortzeko. Kanji-ak ideographic (ideo-ideia) deitzen dabe zeren gauzaren ideia edota bere errepresentazioa saiatzen dau jartzea.

Adibidez, hauxe zuhaitza da…. (ki)….eta hauxe basoa….. (mori) , eta ikusten duzunez, gutxi gora behera bere esanaia nahiko argi dago, zuhaitz asko dagoen lekua (basoa), eta onek be ohiana esan nahi dut….森林 (shin), edota baso aundixe. Baina gehienetan, sinbolo ori agertzen denean () ez daukat errelazinorik zuhaitzakin. Adibidez hauxe… (yoko), -Onduen-. Hauxe ibaia da…., eta hau berriz mendia….

Emen daukazue beren eboluzinoa:

Kanji-ren eboluzioa

Kanji-ren eboluzioa 

Ez da hain erreza ez, eta Japonesak, amar urte baino gehiago ematen dute kanji-ak ikasten. Kalkulatzen da 50.000 milla inguru kanji-xak daudela, baina inork ez dakit hainbeste kanji-rik. Legez 1945-ren kanji lista bat ofiziala da –jōyō kanji- 常用漢字) deituta, eta suposatzen da lista hori jakin ezkero, edozein liburua eta egunkaria irakurri dazekezula zeren erabiltzen ba dabe lista horren ez dagoen Kanji-ren bat behartuta daude transkrizioa hiragana-z jartzea.

Hiragana 平仮名 . Hiragana silabarioa 68 sinboloak dira, 5 bokalak eta silabak errepresentatzen duena, zeinek elkartzen ba dira konbinazio desberdinekin, 104 sinbolo desberdinak osatu dezaketela. Normalean Hiragana erabiltzen da hizkuntz partikulakin eta aditzen bukaeran zeren aditzak ia beti hasten dabe Kanji batekin. Adibidez: Taberu….食べる (Jatea) ; Tabete…食べて (Jan egizu).

Emen daukazuek Hiragana-ren taula:

Hiragana-ren osoa taula 

Hiragana-ren osoa taula 

Katakana片仮名 Katakana silabarioa erabiltzen da hitz atzerritar bere hitzkuntzetarako moldatazeko, eta Hiraganaren silaba kopuru berdin daukat. Adibidez, komputadore edo ordenagaillu hitza –Computer, Ingelesez-, Katakanaz idazten da “コンピューター”, eta “konpiuutaa” da Japonesak ahoskatzen dituzte moduan. Hitz atzerritar guztiekin erabiltzen da (kanpoko izen guztiekin adibidez- Mikel –ミケル-), eta “modernu-ukitua” dauka berantzako, horregaitik filme edo mangakin asko erabiltzen dituzte ( adibidez Akira mangakin modernu eta desberdin ikutu bat eukitzeko – “アキラ”).

Ona emen Katakanaren taula:

Katakana-ren Taula

Katakana-ren Taula

 Romaji ローマ字 . Romaji normalean erabiltzen da jakiteko nola ahoskatzen den edo nolakoa den Japonesaren hitza ata soinua gure alpabetokin. Adibidez: GOMEN NASAI… da… ごめんなさい (barkatu); KONICHIWA…da…こんにちは (Kaixo); eta …EIGO WA WAKARIMASU KA…da.. 英語は分かりますか (Ingelesa ulertzen duzu?). Japonesarentzako oso zaia da (jejeje) zeren bere mentalitatea kanji-ri buruz dago eginda.Oharra: nahi ba duzuek Japonesen hizkuntza ikastea, ez duzu larritu behar. BAI, zaia da ikasteko, baina hizkuntzak ikastea betidanik izan da zaia. Gertatzen dena da, Euskaldunentzako EZ DA AHIN ZAIA zeren esaldiak, perpauzkak eta deklinazioak berdin berdinak dira. Adibidez, nire emaztea Euskal Herrira etorri zenean, euzkara oso erreza zan ikasteko berentzako, eta gaztelera oooosssoo zaia. Ba dago be Japonian oso famatu den poeta bat esaten dabena Japonesen hizkuntza Euskararekin daukala arremana zeren hitz asko ia berdinak direlako (Txori….Tori). Baina hau…Kasualitaten sekzioan jarriko dugu…orain al menos 😉 .