Eguneratzen

Dagoeneko denbora dexente pasa da bloga eguneratu barik. Ta ez pentsa, ba nago gora ta behera gauzak egiten eta pentzatsen eguneratzeko baina zera, gauzia da beti dagoela beste gauza bat egiteko, edo laneko bidaiakin edota Tokyoko Euskal Etxearen gauzak egiten edo prestatzen. Dena da, emendik jarraitzen naizela…edo gauzela ze familixa bezala gaude emen eta.
Lan berriekin nago. “Fibra Optika” eta holako rrolloekin dago lotuta. Ez noia gauza asko kontatzera lanari buruz, aspergarrixa ematen dalako…..baina hori bai, telekomunikazioakin eta ingenieritzakin dago lotuta, eta hori dela eta ordu pilla ematen ditut lanean ia gauzakin jabetzen naizen edo.
Horrez gain, lanaren “negozio” berriaren jefia naiz….Ta ez pentsa, jefiarena bere errollua dauka: Besteen baino lan eta ordu gehiago sartu beharra dagoelako….eta nola jefia zaren ez dago diru gehiagorik soldata barruan dagoena baino…..noski, nola jefie zaren, ez dakit non egongo den idatzita karguen erresponsabilitatia dela eta orregaitik ezin duzu diruagaitik kexatu.
Ta ez naiz kexatuko gauza honiri buruz, ez, ez da diruagaitik, baina japonesaren artean lana egiteagaitik bai. Zelako dira Japoniarrak bere erritualakin (empresa eta ofizina barruan…kultura beste errollo bat desberdina da eta…).
Ia, ze kristo, bizirik irauten dugu eta hori ez da kontu eskaxa.
Beste kontuekin be, urte honetan Filipinesara joan gara rugbyren torneo bat jolastera…eta txapeldunak izan gara. Hori bai zan marka!! Profesionala artean ibili ginen gora ta behera jolasten (….ta edaten) eta Japoniaren ikurra goian utzi genuen.
Hori zan marka hori!!

DSCN1533

Gainera, Haka eta guzti!!

Ia ba, eguneratuko ditut ba bloga….pesaos!!!

6 Erantzun

  1. おめでとう, zorionak eta abar irabazteagatik!!
    Oaindik baduzu hemendik batzuk irakurtzeko prest, beraz gogoak dituzunean hitz batzuk bota hemendik🙂

    Eta holako bideoak uzten baduzu hobeto xDD

  2. Ratamahata!

  3. Kaixo Lekesan!
    Ez dakit badakizun baina http://albisteak.euskalherrian.info saioan zure bloga izan dugu (Beste batzuen artean) aipagai. Nahi baduzu hemen jarri dezakezu saioa, noski!

    Ongi izan!

  4. Jobar, aspaldiko… lantsua baino ondo, dirudienez; pozten naiz. Kriston bideoa da, Manilakoa. Ia gutxi barru zure partidu bat ikustera banoa, ala; arazorik ez badago, uztailan edo abuztuan egongo gara hortik.

    仕事頑張ってね!

  5. Hoixe da hemoten doztazun enbidixa, jejejeje
    Geure liga amaitzeko partidu bat besterik ez jaku falta ta udan txapleketa pare bat besterik etzuau jokatzen, gainera rugby 7-ra.

    Heldu jatzun bihaldu notzun mezua, gmailera idatzi zenidan helbidera erantzunda?

  6. Kaixo!
    Japon ezagutzeko arantzatxoa beti izan dut, eta gaur gauean iada argiago ikusi dut ezagautu behar dudala, bai edo bai. Eta begiratzen hasi eta orri honetara ailegatu naiz.
    Baina bueno, esan nahi dizudana da, euskal etxearen web orria egiteko asmotan bazabiltza, ni prest nagoela egiteko/laguntzeko. Denboraz lasai nabil orain gainera eta gustora lagunduko nizuke inongo konpromezurik gabe. Edo/eta erakutsi ere gaur egun web orria bat erraz nola bideratu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: