Natto -なっと-

Niri Japoniako platelak eta janariak asko gustatzen zait. Gehienak itsasotik datozte, eta hortik be beste platelak aurkitu dezakegu balea, marmoki (honek ez da hain gozoa, baina nahiko arrunta da aurkitzea entsaladetan) tortoka…eta abar. Baina ba dago platel tipiko bat beti agertzen dena japoniar batekin berba egiterakoan eta gutxi gora behera pasaporte bezala erabiltzen duena jakiteko nola dagoen kanpotarraren kulturaren asimilazioa : NATTO’a gustatzen ba zaizu, ia ia Japoniarra zara dagoeneko, eta ez ba zaizu gustatzen…normala da…kanpotarra zarenez…. Natto’a soja’ren babakin dago eginda baina prozesu desberdina batekin…fermentauta dauden babakin…. eta horrez gain arrautzaren gorrinekin, sake pixkanakin eta moztazakin. Zaporea nahiko gogorra da eta gainera kriston usain eskasa arraroa botatzen da. Baina hi, zera, kanpotar askori asko gustatzen zaio….eta platel honekin gauza bat argi dago…edo zeure gustukoa da…edo guztiz gorrotatzen duzu. Ez dago puntu mediorik:

2 Erantzun

  1. Gogoa sartu zait probatzeko. Oso gutxi ezagutzen dut janari japoniarra, baina aukera dugunean, sartzen gara jatetxeren batera. Auskalo munduko jatetxe japoniarretatik horko sukaldaritzara ze alde dagoen, baina tira! Etxe ondoan, Donostian, euskal-japoniar bat ireki dute gainera, Txubillo du izena, eta oso ondo jan genuen lehengoan. Bi sukaldaritzaren nahasketa horren benekotasuna ez dakit norainokoa den, baina primeran zegoen jan genuen guztia.

  2. Apa lekesan, zorionak zure sukaldari lekziñoangatik, nahiz eta hemen ez izan natto erosteko aukerarik, kuriosidadea dut probatzeko. Gasteiz aldean bada jatetxe japoniar bat; oporretatik bueltatzen direnean, handik pasa ta probatu ostean esango dizut ea horren txarra dagoen.

    Segi horrela ta agurrak EH-tik!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: