Konputagailua berreskuratu dut!!!

Azkenean!! Lau aste pasatu ta gero berreskuratu dut konputagailua eta berriro ere prest nago tabarra sartzeko prest. Amaitu da denbora lanetik eta internetako dendatik posteatzeko…..orain bai…orain berriro nator eta indarrakin….jejeje. Gertatzen dana da denbora berreskuratu beharko dudala…. ez ala? Beno ba, ordun emen jarriko diat argazki batzuk esplikatzeko zer egin dudan lau aste honetan. Lehenengo argazkia Tsurumi “鶴見” parkearena da, ze orain nola rugby’ren partiduak amaitu dira asteburuetan familixa guztia joaten gara asteburu guztirako kanpora…. Japoniarrak bezala… parkera, Disneylandiara….eta turismo pixkak egitera. Familixaren bizitza!!! Argaski honen gakoa zer den? Ba Japoniarrak ez dute mozten zuhaitzaren arramak….Kartelak jartzen dituzte “kontuz buruekin ezateko…zelako jatorrak!!!

Emen adibidez galleta bat daukazue. Emaztearen aitona bidalita Hiroshima’tik eta bertan Bigarren munduko gerlaren Yamato itxas-ontzi famatua dago ipinita. Japoniarrak eraiki zuten itxas-ontzi hau (bere momentuan munduko haundixena eta azkarrena) ia ia gerlaren amaieran eta euren zibilizazioaren izena ipini zituzten (denbora horretan Yamato arraza ziren gerla lelopean) japoniarren gudariak morala igotzeko….baina ez zen denbora asko iraun…amarikarrak Okinawara abiatu ziren eta egun batean berarekin amaitu zituzten!!! Eta bueno, orain Hirosima’ren janarietan agertzaen da batzuetan:

 


Hurrengo honek…komentarixu barik…Tokyo disneyland atera nuen eta ikusi dezakezuenez….txurro’ren furgoneta poxpolin bat da. Eta bai, emendik be txurroak saltzen dute….baina erosi genuen dozena bat (emen ahaztu dut ezatea baina “dozenak” bezalaze ez dabe saltzen…amar saltzen dituzte gauza guztiak…txurroak…arraultzak…) eta zera, ez dira ahin gozuak..:

 


Eta nola Tokyo Disneayland egon ginen…emen daukazuek argazki klasikoena, Printzesaren dorrea!! Txikitatik nahi nuen holako lekuetara joatea…baina nor ezango zuen !Tokyo’raino joango nintzela holako lekuetara sartzeko!!! Baina hori bai…oharra daukot gurasoentzak: joan zaitezte eurixa dagoenean…jende asko ez da joaten, eta horregaitik koliak ez dira izango ahin luzeak eta bortitzak…gainera ia leku guztiak aterpe daukate…eta auria ez da izango arazo bat:

 


Eta argazki honek geure etxen onduen dagoen errekarena da, beno errekarena ez noski, baina bere izenaren kartela da “鶴見川” Tsurumi erreka. Suposatzen da tokyo’ren zikinena dela…baina iluntzerakoan kristoa arrain aundixak ikusi dezakezuek saltoka…..KAKA!! eta ni betidanik arrantzale izan naiz!!!

 


Eta azken argazkia, gaztainak!!! Emen be bai daukate, noski…baina arrigarria da nola daukate holako ohitura gaztainak jateko. Guk geu be Euskal Herrixan daukagu ohitura, baina ez da Euskal herrixan zehar eta ez da ahin zehatza denboraldia. Emen alderantziz desberdina da, euren denbora asten denean kristo guztia dago gaztainak jaten edo erregalatzen…eta gainera kriston kuriosoak dira bere boltsarekin eta presentazio dezente horreaz….guk ikasi ba genuke nola holako marketina egitea…..gainera geure gaztainak nahiko goxuagoak dira eta…

 


 

2 Erantzun

  1. Zorionak.
    Noizko hurrengo diskeetako back-up?. (je, je).
    Beste gauza bat. Mesedez, nola esaten da Euskalherria japonieraz? Eta Idatzi?
    Japoniara joan behar dugu eta nirekin doan lagunak, postaletan Euskadi, Basque Country, eta abar idazteko ohitura dauka. Batez ere iristen diren ala ez ikusteko.
    Agur,

  2. Kaixo Karzia, ba zera….dagoeneko ez dakit zenbat back-up egin ditudan…baina gauzak guztiak conputagailuan eta beste bi diska mugilkorrean daude…orain faltatzen zitzaidan da gauza guztiak non dauden kokatuak jakitea da. Bestalde, Euskalduna バスクジンda Baskujin pronunziatzen eta Euskal Herria Ingelesatik dator “Basque” ezaten. Ordun japonieraz “バスク国” idazten da Basku esaten eta 国 koku “tokia/ herria ” esaten batera (Kanjia da) baskukoku Euskal Herria izango zenukete.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: