Oporrak…edo “Urrezko astea”

Aspalditik ez naiz agertu emendik eta arrazoia zera da, oporretan egon naizela!! Emen Japonialdetik oporrak hartzen dabe ere bai…naiz eta ez ahin luzeak, eta aste honetan opor bereziak euki dugu lurralde honetatik. Ahin zuzen ere oporraldi hau “golden Week” (Urrezko Astea) deitzen da, eta asmatu duzunez bost eguneko oporraldi bat da. Egia ezan ez dut euki denbora gauza aundirik egiteko edo oso urrutira joateko….baina hi..oporrak oporrak dira eta kitto!!! Hori bai, Tokyotik bueltatxoren bat, afarixa beste emengo Euskaldun batekin eta Catalana bateaz, (afari honen argazkiak ez duzu aurkituko emendik zeren nahiko “boteretsu” nengoen ahinbeste alkolakin….baina ezan dezaket makailu pil pilean, urdaiazpikoa eta patxarana kristonak zirela)….eta asteko rugby partidua egiteko denbora euki dut bai.

Oporraldi hau “puente” bat bezala hartzen da. Baina kuriositatez, eta ziur aski jakingo duzunez, emengo jendea katolikoak ez direnez beste arrazoigaitik hartzen dabe beraien jai nagusiak. Eta jai nazional honen arrazoiak honek dira:

Apirilaren 29’an (Astelehenean ospatzen zen baina) :
Showa Enperadorearen’ren jaiotze eguna (Hiroito). Enperadore honek nahiko “xelebre” izan zan Japoniaren historientzako XX’garren mendean, bera bai zan bigarren munduko gerlaren Enperadorea eta….

Maiatzaren 3’an (Ostegunean) :
“Konstituzioaren eguna” ( Kenpoukinenbi- 憲法記念日). Japoniarrak nahiko arro daude bere Konstituzionarekin…nahiz eta horren erdia baino gehiago Amerikarrak egin zituzten…eta oraintze bertan aldaketa baten billa daude…bereziki Japoniako armadaren erlazio daukaten parrafo guztiak.

Maiatzaren 4’an (Barikuan) :
“Orlegi edo berdearen eguna ( Midori no hi- 緑の日 )Naturaren omenez.

Maiatzaren 5’ean (Zapatuan) :
“Umearen Eguna (Kodomo no hi- 子供の日), Mutilena baina…zeren neskaren eguna Martzoaren 3’an ospatzen da. Egun hau nahiko polita da, zeren lehiotik beti ateratzen dabe kometa bezala arrain batzuk, bere mugimenduarekin korrentearen kontra igeri egiten ari direla ematen da, eta honen esanahia ume indartsu eta boteretzuak (korrentearen kontra dauden arrain bezalaxe) eukitzeko da.

Kodomo no hi kometak (courtesy of Ikusuki.com)

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: