Japoniaren Historia- Sintoismoa

Sintoismoa bakarrik Japonen irauten duen erlijioa da (Sintoismoa erlijio primitiboa zalako eta adibidez Europan eta Euskaldunen artean, izena berdinekin ez baina erlijio nahiko parekatua euki gendun), bertako erlijio nagusia, izan ere. Sintoismoko filosofiak bai Japongo historian eta bai japonesen izaeran eragina izan du. Japonieraz Kami-No-Machi ( 神野町)du izena, hau da, “jainkoen bidea”. Sintoismoaren iturburua dira antzinako Japongo herri tribalen mitoak; herri horiek, izan ere, uste zuten Lurreko biztanle bakarrak zirela, jainkoen ondorengoak.
Sintoistek Kami jainkoaren espiritua gurtzen dute, gauza guztietan presente egoten dena. Beheragoko beste jainko batzuk ere badira: kami txikiak; horiek herri jakin bakoitza babesten dute eta bai familia bakoitzaren alorrak ere. Gorengo jainkoa eguzkiaren jainkosa da, Amaterasu (Geure AMALURRA), Xima penintsulako Ise tenpluetan gurtua, Honxun, non Japonek izan dituen enperadore guztien espirituak gordetzen diren.
Tenplu sintoistak -japoneraz jinja deituak (神社)- Japon osoan aurkitzen dira. Tenplu bakoitzaren sarreran iturri bat egoten da, zeinera sinestunak eskuak eta ahoa garbitzera etortzen diren eskaintza bat egin aurretik.

Argazki honetan daukazuek garbitzeko leku baten edertasuna, eta beheko argaskian erritu bera:

 Erraz antz ematen zaio jinja horietako sarbideari, torii izena duen eta bi habe etzanez eta bi habe zutez osatutako ate bati esker. Bi estatua izaten ditu alde bietara, erdi lehoi erdi zakur. Irudi horietako batek ahoa zabalik du, besteak berriz itxirik. Bi soinuren irudikapena dira: jaiotzean egiten den “Ah” soinua eta hiltzean egiten den “MM” soinua. Tenpluetara etortzen direnek bi estatua horien erditik pasatu eta hortaz oroitzen dira bizitzatik heriotzarako tartea oso txikia dela.
Sintoismoan ez dago liburu sakraturik edo eskriturarik beste erlijiokin bezalaxe. Erritualak eta zeremoniak jainkoen bedeinkazioa hartzea dira jarduera ego gertaera jakin baterako. Bedeinkazio horiek japonesen eguneroko bizitzako osagai dira eta apaiz sintoistek egiten dituzte. Jantzi luze aseak erabiltzen dituzte eta zeta lakatuzko kapelu altuak, mila urtetan aldatu gabeko estilo batean eginak.

Apaizaren Jantzi berezia, eta apaiza bera erritual batean:

Shinto’ren apaiza

Konfuzianismoa Txinako merkatarien bitartez iritsi zen Japonera eta eragin handia izan zuen sinesmen sintoisten gainean, gaur egungo Japonen oraindik garbi ageri denez. Konfuzianismoa kode etikoa da, eta arau inportanteen artean familiarenganako eta familiburuarenganako (aita) leialtasuna du (“Patriarcado” deitzen duena eta Sintoren “Matriarcado”‘ekin amaitu zuena. Gogoratu behar duzuek Euskal Herrian gauza berbera gertatu zan Kiristauen erlijio etorri zanean, naiz eta andiokan hizkeran eta ahinbeste lekuetan “matriarcado” edo ama-andra indarra eta presentzi gogorra izatea, ia desagertu ehin da. Geure mitologia eta societate artean Amalur, Mari edota azkenik eta oraintsuagoa Ama birjina, argi erakusten dau Euskaldunen “andren” joera). Ideia honek eta bai hildakoek bizirik irauten dutelako sinesmenak arbasoen kultua bezalako kultura patriarkala sortu zuen lehengo Japon tradizionalean.
Enperadoreari, jainko biziduna baita (kami- ), herriak gur egiten zion, herri japonesak osatzen zuen familiaren aita sinbolikoa zelako. Sinesmen horiek bigarren gerra mundialera arte iraun zuten indartsu, eta horrela ulertzen da nola piloto suiziden eskadroiek (Kami-kaze) beren bizitza ematen zuten enperadorearena babesteko.
Eragin horren zati bat behintzat oraindik ikusgai da enpresaburu japonesek langileenganako izaten duten jarrera paternalistan eta haiengandik hartzen duten begirunean.
Sintoismoa ez da oztopo izaten beste erlijio batzuk praktikatzeko. Japongo etxe askotan elkarren ondoan ikusten dira arbasoentzako eskaintzak, Budaren estatua eta gurutzea.
Sintoismoak gauza guztien oinarrizko garbitasuna predikatzen du, eta ideia horrek budismoa uhartean zabaltzen lagundu zuen. Budismoa eta sintoismoa, elkarrekin inoiz nahastu gabe, elkarrekin dabiltza japones gehienen erlijioan. Tenplu budista askok tenplu sintoista bat edukitzen dute beren mugapean, edo halako batetik oso hurbil daude. Japonesek erlijio bateko zein besteko erritualak erabiltzen dituzte beren bizitzako gune seinalatuetan; adibidez: ezkontza zeremonia sintoista izaten da; hileta, berriz, budista.

Erantzun bat

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: