Japoniako Historia- Budismoa

Budistarentzako Tokyo’ren tenplo famatuena:

Eta tenplo honen xehetasun bat, Lauburua:

Ekialdean erlijioa gehienbat meditazio eta bizi arau izaten da. Horregatik gizarte eragin handiagoa izan du Mendebalean baino. Brahmanismoak Indiako gizarte antolamendua itxuratu du eta konfuzianismoak Txinako bizitza politikoa.
Ekialdeko erlijio mugimendu ugarien artetik budismoa aipagarria da, Asiako erlijio handietako bat baita. Budismoa Indian agertu zen, han jaio baitzen Siddharta Gautama, Buda, haren fundatzailea. Segur aski Nepalen, K.a. VI. mendean bizi izan zen printzea izan zen, Gangesko erdialdeko arroan predikatu zuena.
Gaur egun budismoa ia erabat desagertu da Indiatik, baina Zeilanen, Birmanian, Tailandian, Kanboian, Laosen, Vietnamen, Txinan eta Japonian irauten du. Osotara budistak 800 miloi baino gehiago dira.
Budaren dotrinak zuzenean salbaziora ez daramaten ezagutza guztiak gaitzesten ditu, hau da, ber-haragitze prozesutik libratzera. Budak dioenez, desioa, bizitzeko irrika, da izaki bizidunak behin eta berriz haragitzearen arrazoia. Gizakiak lortzen badu bere baitan desio guztiak ezeztatzea, bizi-irrika ere bai, ez da berriz jaioko eta Nirvanan sartuko da. Adibidez, hori lortzeko bederatzi pausu eman behar dira, eta horrek gaindituz ezkero Budaz bihurtzen da edo perfekzio eta bikaindurako gizona (Santu bat).

Argazki honetan ondo ikus dezakezuek Buda oso bat (pausu guztiak egindako Buda bat -atxean ikusten da bere tontor motako txapelakin- eta bere aurrean Kami edo jainko txikiago bat. Onek ez ditut bete pausu guztiak baina bere buruan dagoen zirkulua ezaten da jakinduriaren pausuraino heldu diola:

Eraikinetan ere ikus dezakegu Budismoaren idei hori, tenpluaren gainean ia beti topatu dezakegu kupula gainean tontor luze bat bederatzi eraztunekin, eraztun bakotza pausu bat izaten santutazunerako bidean…. eta gizakiari gogoratzeko erligioren ideiak eta berain bidea burutzapenerako:

Brahmanentzat nirvana hitzak (iraungipena) aditzera ematen du giza-banakoaren arimak Brahma gorengo jainkoarekin bat egiten duela, bizialdiaren azken buruko estadioan.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: