Turistaren erreinua…..eta errealitatearen arazoa

Ikusten duzuenez herri hau badaukat ba errealitate askotxo. Herri eta nazio guztiak daukate errealitate asko bai…..eta ez dira bi edo iru edo amalau errealitate mota, baina agian milla baino gehiago. Baina nola Japonia oso urrun dagoen beti saltzen da errealitate berdina: oso polita, batzuetan desberdina, tenpluak, geisha eta samuraiak eta horrelakorik.

Baina egixa da, gauza bat da turismoa egitea eta beste gauza guztiz desberdina emen bisitzea da. Lehen eta behin konturatu behar duzu Japoniarrak, bere barru barruan, ez dirak ahin jatorrak. Etorkina bai zara, eta berarentzako (ez guztientzako, jakina) etorkinak ez dira ongi etorriak. Nik ez diat euki arazo aundirik (beno bai…baina ez dira izan ahin aundiak izan eta gainera niri Japoniaren gailentasun arazo horrek edo sinismenak amalau txo!!!), baina badaukat lagun beltz batzuk ia egunero jasatzen dabela “momentu eskaxak” arrazoi honengaitik. Eta ez beltzak bakarrik, Egoaldeko Amerikarrak, Philipineko eta Chinatarrak be. Dana dela eta, konturatu behar dugu Japoniarrak egon zirela kanpoko munduari itxita aspalditik, eta nahiz eta orain gauzak desberdinak dirak…batzuetan ematen da bere egoera edo portaera naturala, beste nazio eta jendeari kaxu ez egitea….eta horren artetik urrun egotea. Normalean jende  arrunta, ez da holan izaten…nahiko….sanuak izaten dira, baina ematen da beldurrarekin egoten direla kampotarrarekin. Baina beste gauza bat da beraien politikariak. Horrek bai horrek!!! Horrek bai dira arrazista hutsak!! Famatuena Shintaro Ishihara da eta Tokyoren alkatea da. Eta normalean holako perlak agertzen duen jabea: “Kanpotar guztiok (ez etorkinak, OJO!!!) arraza beheko gizakiak dira, eta horregaitik Japoniara etortzea debekatu beharko zaio”. Edota beste hau “NIKKEI, (-“にっけい”-, Japoniako emigrantearen ohiak semeak eta bueltan etorri dabela Japoniara) guztiok bere odola nahasturik daukate eta itxasora bota behar genituzke”. Edota hau Bulling famatuari buruz “Umeai jotzea ona da, sendotzeko bai da, eta mutil bat jotzen bada beste bati mengela eta makala delako da, eta hori naturaren evoluzinoaren gauzia da”. Barregarria ezta??

Baina ezan dudanez, nik ez dut euki arazo seriorik, ezkonduta nago Japoniar batekin eta bere familixe ondo eta pozik onartu naute senide bezalaxe. Ez dakit “benetan” hori egixe den, edo guztiz “onartuta” nagoela zeren oso zaia da beren benetako zentipena entzutea, edo ulertzea zeren Japoniarrak jende Itxiak dirak. Badaukate hitz bat “たてまえ” TATEMAE, esan nahi duena “gauza ofiziala” edo “beste begietarako izan behar duena”; eta beste bat “ほんえn” HONNEN, esan nahi duena “barruan sentitzen duzuna” edo “benetako sentipena”. Orain…ez dakit zein den beraien benetako zentipena niri buruz. Baina badakizuek? Bost axola!!!

2 Erantzun

  1. Japon’go kultura gehiago ezagutu nahi dut (kultura orientala gustatzen zait) eta zure bloga jarraituko dut hemendik aurrera.
    Usten det, Japoniarretaz gauza gutxi dakidala (ez nekien ain razistak zirenik!).

  2. Ba milla asker jarraitzeagaitik. Hasi berria naiz, baina kulturaren atal azkotxo jarriko diat. Bestelatan, ez dakit arrazistak direla edo, badakizu kontakto asko ez dutela kampotarrakin (bakarrik ehuneko amabosta daukate pasaportea!!), eta eskoletan eta politikariak kanpotarraren “mistika”(mistikagaitik ezaten dut erdi barbaroak bezalaxe aurkezten dabelako) hori ipintzen dabe.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: